Gogor saiatu dira
Txapela lortu ez badu ere, zoriontzekoa da Errenteriako taldearen lana, herriko pilotazaleen artean ilusioa piztu duelako.
26 urteren ostean, berriz ere, Herriarteko Pala Txapelketako finala eskura izan dute Errenteriakoek. Gogor saiatu da, baina ezinezkoa izan du Errenteria taldeak. Andoain eta Errenteriaren arteko lehia estua izan zen atzo Atano III pilotalekuan; lehenak, larruzko pilotan gailendu ziren; pala motzean bigarrenak, baina ez zuten puntu tarte nahikorik lortu, Andoainek bost tantoko errenta eskutan bukatu zen txapelketa.
Larruzko Paleta partidan Eskisabel eta Abelek 35-23 galdu zuten. Ez ziren ohiko mailan aritu bi pilotariak. Erreakzionatu bazuten ere, ez zen nahikoa izan. Pala motzean garaipena bai, baina ez txapela janzteko tanto alde nahikoarekin. 33-40 irabazi zuten Yorel eta Rubenek.
Txapela lortu ez badu ere, zoriontzekoa da Errenteriako taldearen lana, herriko pilotazaleen artean ilusioa piztu duelako.