Asteburuan, COVID-19 kasuen hazkunde nabarmena Oiartzunen
Oarsoaldean asteburuan jaso diren 48 positiboetatik 15 Oiartzunen atzeman dira: astetik astera, herri horretako tasa 125etik 298era igo da.
Asteburuan (hilaren 20tik 30era) COVID-19agatik 48 positibo gehiago atzeman dituzte Oarsoaldeko lau herrietan: 22 Errenteria-Oreretan, hamar Pasaian, bakarra Lezon eta hamabost Oiartzunen. Bereziki deigarria da azken herri horren egoera: hilaren 23ko igandean Oiartzungo 100.000 biztanleko tasa 125ekoa zen, eta atzoko datua da 298raino igo egin dela tasa. Errenteria-Oreretan nahiz Pasaian ere hazi egin da tasa hori, baina askoz era lausoagoan. Lezon jaitsi egin da.
Jarraian, herriz herrikako tasa eguneratuak eta asteburuan izandako kutsatze berriak.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 258 (hilaren 23ko igandean 246koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 11-3-8.
- Pasaia. Tasa: 239 (hilaren 23ko igandean 221ekoa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 4-3-3.
- Oiartzun. Tasa: 298 (hilaren 23ko igandean 125ekoa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 5-4-6.
- Lezo. Tasa: 98 (hilaren 23ko igandean 197koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 0-0-1.