[Galeria] Dantzari lezoarren ia erabateko nagusitasuna herrian
Larunbatean egin zen Murixkak antolatutako Soinu Zahar eta Aurresku Txapelketa. Jokoan zeuden hiru kategorietan, lezorrak irabazle.
Larunbatean jokatu zen Herri Eskolako jolastoki estalian Murixka Dantza Taldeak antolatutako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa, era berean Gipuzkoako ligarako puntuagarri zena. Bertan, Lezoko dantzariek sekulako maila azaldu zuten herritarren aurrean, eta jokoan zeuden hiru kategorietako txapelak herrian geratu ziren. Aipatzekoa da D sailean (14-15 urtekoak), lehen hiru postuak lezoarrenak izan zirela.
Jarraian, mailaz mailako lehen hiruen sailkapenak.
D saila (14-15 urtekoak)
- Ane Jaunarena (Lezo).
- Olatz Azkue (Lezo).
- Endika Osa (Lezo).
B saila (11-13 adin tartekoak)
- Mikel Esnaola (Lezo).
- Jurgi Errandonea (Andoain).
- Enara Artola (Lezo).
A saila (7-10 adin tartekoak)
- Judith Jacinto (Lezo).
- Unax Ansola (Elgoibar).
- Nora Eskudero (Legazpi).
Jarraian, Murixkak HITZAri igorritako hainbat argazki.