Azken gertaerak aztertzeko herri batzarrera deitu du Lezoko EH Bilduk
Bihar, asteartea, izango da herri batzarra Karlos Saldise plazan. 19:00etan ekingo diote gogoeta egiteari hala nahi duten guztiek.
Saldise plazan egingo dute batzarra. Lezoko EH Bilduk kezka agertu du herrian asteburuetan izaten ari diren hainbat gertaerarekin. Horren harira, herri batzarrera deitu ditu lezoarrak astearterako (ekainak 1), 19:00etan, Saldise plazan.
“Azken asteburuetan izan diren gertaeren inguruan zer egin irakurketa egin eta ondorioak atera nahi ditugu”, esan dute koalizioko kideek.
