Mikel Odriozola Estadioko lanen bigarren faseari ekingo diote ostegunean
Mikel Odriozola Estadioa herritarrentzat itxita izango da ostegunetik aurrera.
Mikel Odriozola Estadioa herritarrentzat itxita izango da ostegunetik aurrera. Estadioa birgaitzeko lanen bigarren fasea egingo dute, ostegunean hasiko dira lan horretan eta instalazioa itxi egingo dute. Hiru hilabete inguru izango dira lanean, abuztuaren 31 arte.
Belar artifiziala berrituko dute eta futbol zelaia mendabalderantz eramango dute, ekialdean 50×27 metroko beste futbol zelai bat egitek. Soropil artifizial berria jarriko da futbolerako erabiltzen den eremuan. Halaber, atletismo pista berrituko da. Egungo zoladura sintetikoa altxa, egoera txarrean dauden eremuak fresatuko dituzte, eta asfaltat ere. Ureztatzeko instalazioa ere berrituko dute, lurretik ateratzen den aspertsore sistemarekin, baita hodia berritu ere.
Azkenik, kirol ekipamendu guztia berrituko dute.