Feminismo inklusibo, antiarrazista eta dekolonialetik eraikitzeko
Solasaldi zikloa antolatu du Emakumeen Etxeak Garaipen elkartearekin elkarlanean, praktika politiko feminista inklusiboak, antiarrazistak eta dekolonialak mahai gainean jarri eta horien gainean hausnartzeko.
Emakumeen Etxeak antolatu ditu,m baina NIessen Kulturgunean iznago da hitzaldia; online ere jarraitu ahalko da. Solasaldi zikloa antolatu du Emakumeen Etxeak Garaipen elkartearekin elkarlanean, praktika politiko feminista inklusiboak, antiarrazistak eta dekolonialak mahai gainean jarri eta horien gainean hausnartzeko. Hiru hitzaldirekin ondu dute egitaraua, eta lehen hitzordua larunbat honetan izango da, 10:00etatik 13:00etara Niessen Kulturgunean.
Ikuspegi antikolonial eta antiarrazistatik diskurtso feminista testuinguruan kokatzeko esparru teorikoak aurkeztuko ditu. Hiru hizlari ariko dira: Tania CAñas Siriany zuzenbidean lizentziaduna El Salvadorreko Jose Simeon Cañas unibertsitatean. Arrazismoaren aurkako militante feminista. Emakume migratuei eta etxeko langileei laguntzen die ahalduntze prozesuetan eta kontzientzia feministan. Pastora Filigrana abokatua, sindikalista eta feminista, El pueblo gitano contra el sistema-mundo liburuaren egilea da. Esther Mayoco Ortega zientziaren filosofian doktorea Santiagoko Unibertsitatean (USC). Dea (masterra): teoria Kritiko Feminista (UCM) eta Historian Lizentziatua, Amerikako Antropologia espezialitatea (UCM). Aktibista feminista-antiarrazista eta disidentzia sexualekoa, gaur egun Conciencia-Afrorekin (Madril) lotuta dagoena. Bere ikerketa interesak eta aktibistak arraza, genero eta sexualitateari buruzko azterlan kritikoen eta zientziaren gizarte azterlanen elkarguneetan kokatzen dira (STS/CTS).
Bigarren hitzaldia irailaren 25ean izango da, eta arrazakeriak eta egitura kolonialak emakumeen bizitzetan duten eragina aztertuko da. Azaroaren 13an helduko da hirugarren hitzordua, egitura kolonial eta arrazista horiei aurre egiteko estrategiak aztertzeko. Hiru hitzaldiak online ere egingo dituzte ahalik eta gehien zabaltzeko. Larunbatekoan izena emateko aurrez aurre zein birtualki izena hemen eman behar da.
Emakumeen Etxeak ateak zabalik dituela gogorarazi dute bestalde, astelehen eta ostiraletan 09.00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera arratsaldez 16:00etatik 20:00etara Txirrita Parkean.
