'Kontzertu bat bertsotan', Francisen omenez
Vicente Vadillo Santamaria Francisen omenez, kontzertua antolatu du LGTBI+ Mahaiak Errenteriako Udalarekin elkarlanean.
Krabelin gorriak Francisen omenezbere omenezko plakaren ondoan. Argazkia: Mikel Martin Vicente Vadillo Santamaria Francisen omenez, kontzertua antolatu du LGTBI+ Mahaiak Errenteriako Udalarekin elkarlanean. Hilaren 10ean, 42 beteko dira Francisen hilketatik. Espainiako Polizia Nazional batek hil zuen Apolo dantzalekuan, Iztietan, aurpegira tiro eginda. Hilketa homofoboa izan zen; trabestia izateagatik hil zuen poliziak Francis.
Hori gogoan, memoria galdu ez dadin, omenaldi kontzertua eskainiko diote larunbatean (hilak 5) 19:00etan Niessen Kulturgunean Eli Pagola eta Manex Pagolaren Kontzertu bat bertsotan emanaldiarekin. Berto jarrien balioa zabaltzea bilatu dute Pagolatarrek ikuskizunaren bidez, eta melodiak, beste estilo, instrumentu eta erritmoekin nahastea, melodia eta hitzen arteko oreka bilatuta; ez ditu entzuleak musikak lagundutako bertsoak entzungo, musika eta bertsoen arteko elkarlana baizik. Ahotsak zuzenekoak izango dira Eli eta MAnex Pagolaren ikuskizunean, eta instrumentu batzuk ere zuzenean jotzen dituzte. Gainontzekoak, oinarri elektronikoarekin batera, aurrez grabatuta erreproduzitzen dira.
Emanaldia doakoa izango da eta gonbidapenak beharko dira. Horiek Lekuona Fabrikan banatuko dituzte astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, edo bibe.me aplikazioan.
