Txistu doinuak Galtzaraborda eta Igantzin
Hutsik egin gabe aritzen dira auzoz auzo txistulariak.
Udal Txistulariak omenaldi batean. Udal Txistulari Taldeak diana egingo du igande honetan ere. Hutsik egin gabe aritzen dira auzoz auzo txistulariak. Oraingo honetan Galtzaraborda eta Igantzi auzoetara joko dute, 09:00etan Herriko Plazatik abiatuta. Adio ene maitea eta Txantxangorria joko dituzte; lehena herrikoia eta Jose Luis Ansorenak moldatua, eta bigarrena, Ansorenarena.
Auzoan barrena ibili ondoren kaleak alaitzen, Herriko Plazara itzuliko dira berriz ere txistulariak amaitzeko.
