Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Ez dugu ejerzitorik behar, ez Jaizkibelen, ez munduan"

Atzo aurkeztu zuten igandean egingo den Jaizkibelgo eremu militarraren kontrako martxa. Hainbat eragilek bat egin dute deialdiarekin.

dav
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/06/03

Atzo aurkeztu zuten, prentsa agerraldian, igandean (hilaren 6an) egingo den Jaizkibelerako martxa, mendian militarrik nahi ez dela adierazteko herri mobilizazioa. “Ez dugu ejerzitorik behar, ez Jaizkibelen, ez munduan”, esan zuten martxarekin bat egin duten kolektiboen izenean Lezoko Gurutze Santuaren plazan bildu zirenek. Martxa 10:00etan abiatuko da Lezoko plazatik, eta horrekin bat egiteko aukera dute autoz mendira joan nahi dutenek, 11:00etan, kantinan. Handik eremu militarrera joango dira, zuzenean aldarria egitera.

Seigarren martxa izango denean, ordea, gogoeta eremua zabaldu egin dute. Jaizkibelera doazen militarrak —praktikak eta entrenamenduak egiten dituzte bertan, armekin— Loiolako kuarteletik doaz gehienbat, eta beraz, hango kuartela (berria ere) arbuiatu egin dute deitzaileek. “Ejerzitoak mendiari ematen dion erabilera ez dator bat herritar ugarik gure aisiarako erabiltzen dugun mendi publikoaren kontserbazio planekin, zein Natura 2000 sarearen parte da bere fauna eta landareria bereziagatik”, adierazi dute deitzaileek.

Natura arrazoiez gain, militarrak mendian gehiago ager ez daitezen argudio sorta plazaratu zuten deitzaileek. Haien ustez, logika militarra gatazken sortzaile da, eta erabiltzen dituzten armak noizbait herritarren kontra erabil ditzakete. Gainera, militarismoak “munduko orden arrazista eta hierarkikoa” sustatzen du haien ustez, “noren bizitzak defendatu eta norenak ez erabakiz”. Armen kostu ekonomikoa ere kezkaz ikusten dute, “itzela da”, eta armen industriak giza eskubideak errespetatzen ez dituzten herrialdeei armak saltzen dizkiela salatu dute. Horrez gain, militarismoa genero eta ideia heterosexistetan oinarritua dagoela diote deitzaileek, “maskulinoa da eta fisikoki boteretsu eta erasokorra. Feminitatea menpeko bezala defendatzen du”. Azkenik, gatazkak konpontzeko bakea eta justizia bilatuko dituzten formulak erabili behar direla uste dute martxaren bultzatzaileek, “logika egiazki seguru eta iraunkorretan oinarrituz”.

Martxarekin hainbat eragilek bat egin dute. Honakoak dira: Lezoko Emakume Taldea, Etxetxo, Eguzki, Xoxolur Mendi Kluba, Gure Esku, Tiñelu Elkartea, EH Bildu, Sortu, Antimilitaristak EH, Txerrimuño, Piztu Lezo eta Orain Herria.

dav

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.