Bertako denden alde, Amazonen kontra
Oiartzungo Talaia poligonoan elkarretaratzea egin dute eguerdian. Amazonen ezarreraren kontrako mezua zabaltzeaz gain, bertako dendetan eros dadila eskatu dute.
Hainbat herritarrek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Oiartzungo Talaia industriagunean, Amazon enpresak gune logistikoa jartzea asmo duen eremuaren parean.
Mobilizazioarekin aldarrikatu dute, batetik, herrietako denden kontrako erasoa dela Amazonen jarduna, beraz, Oarsoaldean ere ez dutela nahi enpresak horren ezarpena gauza dadila. Bertako komertzioan eros dadila eskatu dute. Beste alde batetik, Amazoneko langileengan jarri dute arreta: dituzten lan baldintzak ez direla duinak adierazi nahi izan dute ekintzarekin, prekarietatean aritzen direla jardunean.