Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oreretako Gazte Eguna, gazteria bizirik dela irmo adierazteko eguna

Hilaren 19an egingo dute Oreretako Gazte Eguna, egun osoko egitarauarekin. Ibon Zabala gogoan, etorkizunerako oinarriak ezarri nahi dituzte gazteek.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2021/06/05

Oreretako Gazte Eguna aurkeztu dute gaur Oreretako Gazte Asanbladako kideek. Hilaren 19an izango da. Egunaren berri emateko Gaztelutxoko0 biribilgunea hautatu dute gazteek. Hori ez da kasualitatea: Ibon Zabalaren omenezko oroigarria dago bertan “Ez dago gure artean, baina berak utzitako ondareak bizirik dirau, gaur egungo gazteok oso presente dugu bere figura eta memoria”. Eta horretarako, “mahaian kolpe bat” emango dute herriko gazteek hilaren 19an, “garbi uzteko Oreretako gazteria aktibo eta kontziente dela, eta antolatua dagoela”. Behean ikus daiteke eguneko egitaraua.

Egunaren xedeak garbi dituzte: herriko gazteria saretzea, herriaren aniztasunetik gazteek dituzten arazoei plaza ematea, harremantzea, esperientziak partekatu eta ikastea, “eta batez ere etorkizunari begira indartsuago eta batasun handigo batekin ateratzea”. Ibon Zabala eredu, aurrera begira daude, beraz herriko gazteak, betiere orainetik abiatuta.

Izan ere, orainean sakonduz, “egoera latza” bizi dela nabarmendu dute gazteek. Eta are gehiago “gazte antolatu eta aktiboentzat”. COVID-19ak orain arteko jendartea aldatu duela garbi dute, eta horren adibide batzuk plazaratu dituzte: “Gaixotasuna beldurra, kontrol soziala, eskubide sozial eta politikoen murrizketak, gazteon aurkako kriminalizazioa, antolaketa politikoari kolpe latzak…”. Eta horri aurre egiteko, lan egingo dute. “Gazte Egunean Oreretako gazteoi eragiten diguten hainbat problematika landuko dira: arrazakeria, LGTBI+ pertsonen eskubideak, presoak, hezkuntza, feminismoa, antolakuntza politikoa, gaztetxeak, kultura, aisia… Gure asmoa da egun honekin aurrekari bat markatu eta etorkizunerako hainbat bide irekitzea”.

Parte hartzeko deia egin diete gazteei, gazteak gazteekin elikatzea, esperientziak trukatzea, elkar entzutea, eztabaidetatik konponbiderako bideak topatzea, antolaketa politikoaz gogoeta egin eta hori garatzeko tresnak jartzea. Alternatiba baitira gazteak, gaurko agerraldian nabarmen esan dutenez. “Gizarte feministan sinisten dugulako, euskalduna, anitza, antiarrazista eta antikapitalista, joera sexual zein genero berdintasunean sinisten dugulako, aske bizi nahi dugulako. Lotzen gaituzten kateak apurtu behar ditugu.

Gaur esandako guztia praktikara eramateko, hona hemen hilaren 19rako prestatu duten egitaraua:

  • 10:00etan, Koldo Mitxelenan, arrazakeriaren gaia lantzeko gunea. Dokumentala eta solasaldia izango dira.
  • 11:15ean, Herriko Plazan, LGTBI+ mugimenduaren tartea eta berdintasun ekintza.
  • 12:00etan, Esmalterian, presoen aldeko mosaikoa
  • 13:30ean, Gaztañoko frontoi berrian, herri bazkaria eta bakarrizketa.
  • 16:30ean, Xenpelarren, Matraka Feminista.
  • 18:30ean, Gaztañoko frontoi berrian, ekitaldia eta kontzertuak Barne Guda, Estutu, eta Andoni Ollokiegirekin.
  • Oharra: bazkariko eta kontzertuko bonuak 7 euroan daude salgai, eta kontzerturako soilik den sarrera 10ean, Sindikato tabernan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.