Ander Iñarra garaile Irati Trailen
Sasoian egin duen bigarren lasterketan lortu du urteko lehen garaipena lezoarrak. Hilaren 19an Munduko Txapelketari ekingo dio, Italian.
Sasoiko hasi du Ander Iñarrak mendiko lasterketen denboraldia. Aurten parte hartzen zuen bigarrenean, igandeko Irati Trailen, garaipena lortu zuen Euskal Selekzioko kirolari lezoarrak. 30 kilometro pasako bidea egiten 2.55.14ko denbora egin zuen Iñarrak, gizonetan bigarren izan zen Ramon Peña 43 segundo atzerago utziz. Nafarroako Irati inguruan egindako lasterketaren punturik gorenena Orhi mendia (2.017 metro) izan zen.
Iñarrak, sare sozialetan esan duenez, poztasun osoz jaso du ederki asko landutako garaipena. Sasoiko bigarren proba izan da, maiatzaren 23an Huescan (Espainia) egin zuen Perimetrial Arguisen ondoren (lasterketa hori arte, urtebete zeraman lehiatu gabe). Bosgarren postuan bukatu zuen han.
Dena dela, lezoarraren intentzioa da aurten ere Sky Runner World Series txapelketan (mendiko lasterketen munduko txapelketa da, hainbat proba dituena) fin aritzea. Eta horretan badu jada begiz jota lehen erronka: Italian hilaren 19an egitekoa den Livigno Sky Marathon (33 kilometrokoa, 2.700eko desnibel positiboarekin). Munduko Txapelketa horren azken edizioa 2019an egin zen, eta horretan hamaikagarren izan zen lezoarra gizonen kategorian.