Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaUdala

EH Bildu: "Udalaren utzikeria istripu larri batean amaitu da"

Larunbatean Trintxerpeko zelaiko hesia hautsi eta lau gazte zauritu izana "jarduera negligente" baten ondorio izan zela salatu dute. Hesia bridekin lotuta zegoen.

Hainbat zale futbol zelaiko hesira igo zirenean estrukturak amore eman zuen.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/06/07

Larunbat arratsaldeko 18:30a aldera Trintxerpeko futbol zelaian jazotako istripua udalaren “utzikeriaren” ondorio izan zela salatu du EH Bilduk, amore eman zuen hesia bridekin tinkatuta baitzegoen, eta hura erortzean lau gazte zauritu ziren. Haietako bat ospitalean dago.

Sanpedrotarra taldea Usurbilen aurka lehiatzen ari zela, taldeetako batek gola sartu eta zale batzuk futbol zelaiaren kanpoaldean dagoen hesi batera igo ziren hura ospatzeko asmoz. Hesia bere tokitik atera eta bertan helduta zeuden gazteak zelaira erori ziren, lau zauritu utziz.

EH Bilduk salatu du hesia bridekin lotuta zegoela eta, beraz, bere egoera “ez zela onargarria”. Horrekin, hesiaren zati horrez gain, estruktura osoaren egoera desegokia dela aitortu dute: “Hainbat tokitan hesien arteko loturak apurtuta daude. Egoera txarrean dago bere osotasunean eta arriskutsu”.

Udal espedienteak errepasatu ostean, bilkideek jakinarazi dute apurtzen diren hesietan bridak jartzeko “ohitura handia” dagoela, eta beraz, ez dela udalak metodo hau erabiltzen duen lehen aldia. Horrez gain, mahai gainean jarri dute kudeatzaileek hainbat txosten egin dituztela azken urteotan zelaiak zituen gabeziak aditzera emate aldera, baita hesi perimetralari dagozkion gabeziak ere. “Beraz”, ondorioztatu dute, “argi eta garbi esan genezake kasu honetan udalaren utzikeria istripu larri batean amaitu dela”.

Zelai horretan denbora gutxian gertatzen den hirugarren istripua izan zen joan den larunbatekoa, eta egoera onartezintzat jo du oposizioko alderdiak: “Jarduera negligente baten aurrean gaude, egoeraz jabetu arren ez delako hau konpondu ezta aurreikusi ere konpondu behar denik”.

Nahiz eta aitortu duten zaletuek ez zutela zertan hesira igo, ezinbestekotzat jo dute gogora ekartzea estruktura udal instalazioa dela, eta beraz, herriko gobernua dela horren baldintza egokiak bermatzeko arduradun bakarra. Gertatutakoa argitzeko lanean ari da EH Bildu, “beharrezkoa balitz, ardura politikoak eskatuko ditugu. Egoera hau onartezina da”. Zaurituei keinua egin diete: “Lehenbailehen osatzea espero dugu, bereziki ospitalean jarraitzen duen gaztea”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.