Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaIngurumena

[Bideoa eta galeria] Militarrik gabeko eremu izendatu dute Jaizkibel

Jaizkibelgo eremu militarraren kontrako seigarren martxa egin zuten atzo. Jai giroan egin zen martxa, Ertzaintzaren presentziarekin eta salaketekin bukatu zen.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/06/07

Atzo (igandea) egin zuten Jaizkibelgo eremu militarraren kontrako seigarren martxa. 100 bat lagun bildu ziren hainbat kolektibok deitutako mobilizaziora. Jai giroan, aldarrikapenekin, joan zen goiza. Azken unean, berriz, jai giro hori zapuztu egin zen, Ertzaintza agertu eta hainbat kideren kontrako salaketa jarri zuelako, ustez abisurik gabeko juntadizoa egiteagatik. Ikusi beharko salaketa horiek zein bide jarraituko duten.

10:00etan atera zen martxa Gurutze Santuaren plazatik. Handik, lehenik, Iparragirreko eremuko barrakoietan egin zuten lehen geldialdia. Barrakoi horietan frankismoak bortxaz eta esklabotzan lanean izan ziren trabajadoreak hartu zituen. Besteak beste, Jaizkibelen hainbat herri lan egin zituzten, behartuta, frankismoko lehen urteetan ehunka lagunek.

Handik kantinara bidea egin zuten martxalariek, han autoz joan zirenekin bat egin, eta eremu militarrera iritsiz. Ekitaldiaren txanda iritsi zen bertan. Eremu militarrak eta ejerzitoek eragiten dituzten kalteen berri eman zieten mobilizazioan parte hartu zutenei, eta aldi berean, umorez, Jaizkibel militarrik gabeko eremu izendatzeaz gain, hurrengo urtean ‘ejerzitoa deuseztuko’ dela ziurtatu zuten hitza hartu zutenek (ustezko telefono dei baten bitartez), “UMEa ere deuseztuko dugu”. Hamaiketakoa ere egin zuten eremu militarraren alboan, eta bereziki gogoan izan zuten Mila, aurreko martxetan otorduaz arduratu zen kidea.

Harri batean zeudenen energia bildu, eta eremu militarraren ondoan lurperatu zuten harri hori, energia horrekin eremua ejerzitoetatik mendia libratuko delakoan, denen energia horren baliagarri izanda.

Behin ekitaldia bukatuta, eta jasotzeko garaia zenean, Ertzaintza agertu zen Jaizkibelera. Martxan parte hartu zuten joaldunak geldiarazi, identifikatu, eta haien kontrako salaketa jarri zuten, polizien arabera notifikatu gabeko mobilizazio batean parte hartzeagatik. Gainera, gertatzen zenaren berri izatera joan ziren beste bi pertsonari ere salaketa ezarri zieten. Horren harira, Jaizkibel Herriarena plataformak poliziaren jazarpena salatu du.

Jarraian, atzoko hainbat argazki eta bideoa.

Jaizkibelgo eremu militarrera martxa 2021 (2021-06-06)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.