Asteburuan, COVID-19aren positiboen beherakada handia Oarsoaldean
Atzo (igandea), hiru kutsatu bakarrik atzeman ziren Oarsoaldeko lau herrien artean. Tasak, ordea, duela astebete baino goraxeago daude.
Ostiraletik igandera (hilaren 4tik 6ra) Oarsoaldeko lau herrietan koronabirusagatik kutsatu direnen kopurua hemeretzi pertsonakoa izan da, gehienak Errenteria-Oreretakoak (hamasei). Joan den asteko asteburuan (maiatzaren 28tik 30era) 48 izan ziren kutsatutakoak Beraz, asteburutik astebururako alderaketa egiten bada, asko jaitsi dira positiboak eskualdean. Nabarmentzekoa da, Oiartzunen, egun txar batzuen ondoren, asteburuan ez delako kutsatutik atzeman.
Dena dela, tasek, oro har, gora egin dute joan den asteko (hilak 30) datuekin alderatzen badira. Izan ere, astean zehar kutsatuen kopurua dezentekoa izan da.
Jarraian, atzoko datuekin, herrietako tasak eta asteburuko kutsatuak herriz herri:
- Errenteria-Orereta. Tasa: 278 (maiatzaren 30eko igandean 258koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 6-7-3.
- Pasaia. Tasa: 287 (maiatzaren 30eko igandean 239koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 0-2-0.
- Oiartzun. Tasa: 405 (maiatzaren 30eko igandean 298koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 0-0-0.
- Lezo. Tasa: 148 (maiatzaren 30eko igandean 98koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 1-0-0.