Arte eszenikoak ziztatzera dator Eztena
Aurtengo jaialdian denera 16 pieza eskainiko dira. Emanaldi guztiak doakoak dira, baina aurretik gonbidapenak jaso behar dira.
Igandean abiatuko da aurtengo Eztena arte eszeniko garaikideen jaialdia. Lehenengo emanaldirako Malagako sortzaile bat gonbidatu du jaialdiak, Alberto Cortes. El Ardor pieza eskainiko du. Hortik aurrera, Euskal Herriko produkzioek hartuko dute egitasmoa, beti ere antolakuntza mailan edo edukietan arriskuak hartzen dituzten proiektuen erakusleiho izateko xedez. Haien artean aurrestreinaldi bat, formol laborategiaren Album pieza zubi deialdiaren laguntzarekin, eta Dejabu konpainiaren pieza berriaren estreinaldia, Naon Tokin.
Aurtengo jaialdian denera 16 pieza eskainiko dira. Emanaldi guztiak doakoak dira, baina aurretik gonbidapenak jaso behar dira.
Egitaraua, hemen.