COVID-19agatik kutsaturik ez azken bi egunetan Pasaian
Udalerriko tasa 269koa da gaur-gaurkoz. Joan den ostiraletik astelehenera arte bi PCR positibo hauteman dituzte, biak San Pedron.
Koronabirusaren tasak nabarmen hobera egin du azken egunotan Pasaian, eta gaur-gaurkoz 269koa da (joan den ostegunean 304koa zen).
Honakoak dira azken lau egunetako datuak: ostiralean ez zuten PCR positiborik hauteman, larunbatean 2 San Pedroko osasun eremuan, eta igande nahiz astelehenean bat ere ez udalerri osoan.