Jazz kontzertua Carlos Sagasteren eskutik
Jose Luis Ansorena Beka-Lehiaketaren lehen ekitaldiko irabazlea da Sagaste.
Aizpea Otaegi alkatea Carlos Sagasteri beka irabazita saria ematen. Argazkia: Andra Mari Andra Mari abesbatzak antolatzen duen Harmonia Ederrean kontzertu programaren barruan, jazz emanaldiarekin gozatzeko aukera izango da larunbatean. Carlos Sagaste Master Project izango da entzungai Madalenaren ermitan 18:00etatik aurrera. Carlos Sagaste Jose Luis Ansorena Beka-Lehiaketaren lehen ekitaldiaren irabazlea da, eta berak emango du errezitaldia. Jazz sorta landua eskainiko du Sagastek, pianoak eta bateriak lagunduta.
Kontzerturako gonbidapena behar da. Hori lortzeko berriz, hiru bide daude: posta elektronikoz, 688 72 99 16 telefono zenbakira whatsappa bidaltzea edo zenbaki horretara telefonoz deituta 17:30etik 19:30era.
