Ozzinema eta LGTBI+ Mahaia eskutik, Francis oroitzeko
Valeriano Lopez zuzendariak, umoretik aldarrikatu du Federiko Garcia Lorcaren dimentsio homosexuala. Filma estreinatu berri dute Malagako zinema jaialdian.
1979ko ekainaren 10eko goizaldean, Espainiako Polizia Nazional bat Errenteriako Apolo dantzalekuan sartu zen. Bere arma atera eta Vicente Vadillo Santamaria Francis hil zuen. Gertaera bortitz hark lehen lerrora eraman zuen LGTBI kolektiboa eta haren eskubideen defentsaren aldeko borroka. Berrogeita bi urte beteko dira ostegunean Francisen hilketa transfobotik, baina bere memoriak bizirik jarraitzen du Errenteria-Oreretan.
Urteurren ilun eta tristea da; hutsik egin ezin daitekeen horietakoa. Horren jakitun, eskutik datoz OzZinema Zinekluba eta LGTBI+ Mahaia harrotasunaren hilabetean, LGTBI+ Kolektiboaren aldarriak, pantaila handiaren bidez ere zabaltzeko. Juana la Lorca filma aukeratu du horretarako, generoen arteko nahasketa aldarrikatzailea, ezberdin eta dibertigarria egiten duen filma.
Valeriano Lopez zuzendariak, umoretik aldarrikatu du Federiko Garcia Lorcaren dimentsio homosexuala. Filma estreinatu berri dute Malagako zinema jaialdian.
Gurean, ostegunean izango da, 19:30ean Niessen zinemetan. Doakoa izango da emanaldia, baina gonbidapenak behar dira; horiek, Lekuona Fabrikan eskuratu ahal izango dira.