Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Irtenbide bila hasi dira bizilagunak

Joan den larunbatean errepikatu da kale zurrutarekin eta parranda giroarekin lotutako egoera, eta hainbat txikizio ere egin ditu talde batek. Bizilagun batzorde sendoa eratzea erabaki dute gaurko batzarrean.

Batzarra egin dute Lezoko bizilagunek gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2021/06/09

Bizilagunen artean kezka zabaldu da. Ukaezina da. Horren adierazle da gaur bizilagun talde batek asteburuetan Lezon gertatzen ari diren jarrera desegokien inguruan deitutako batzarrera azaldutako herritar kopurua. EH Bilduk egin zuen lehen batzarra orain astebete; 30 lagun bertaratu ziren orduan. Gaurko bileran, hirukoiztu egin da kopuru hori, eta 100 lagun inguru azaldu dira 19:00etan Karlos Saldise plazan batzartzera.

Aurreko bileran, boskote batek hartu zuen bildu eta lehen urrats batzuk egiteko ardura. Horren barruan, idatzia prestatu eta 3.000 ale buzoiratu  zituzten Lezon barrena joan den ostiral arratsaldean. Ostiral goizean, berriz, idatzi horri berari sarrera eman zioten udal erregistroan, eta ordezkaritza duten hiru alderdi politikoei ere helarazi diete —EAJ, EH Bildu eta PSE-EE—. Larunbatean, gainera, pankarta jarri zuten Euskal Herria plazan Elkar zaindu dezagun leloarekin. Gaurko bileraren helburua, idatziaren gainean bizilagunen iritzia jaso, azken asteburuko eta egunetako gertaeren informazioa eman, eta bizilagun batzorde sendo bat osatzeko proposamena zabaltzea izan da.

Elkar zaintzea, hori gakoa. Ez du arazoak irtenbide erraza, eta horren jakitun dira bildu diren bizilagunak: “Horregatik da beharrezkoa bizilagun batzorde sendoa eratzea, nondik nora jo erabakitzeko, eta guztien artean ideia gehiago aurrera ateratzeko gai izateko”.

Asteburu honetan berriro errepikatu da egoera bera. Gazteak parranda giroan, musika topera, zikinkeria, zarata. Aldea aurreko asteburuekin, azkena sakabanatuagoa izan dela. Euskal Herria plazan, Karlos Saldisen, depositoetan… banatu dira gazteak. Ez da orokorra, gutxi batzuen jarrera baino, baina berriz ere errepikatu da, eta asteburuan txikizioak ere egin dituzte gutxi batzuk batzarrean bizilagunek azaldu dutenez: “Hainbat autoren erretrobisoreak txikitu dituzte, moto bat lurrera bota, eta Ijurko inguruko dorreetako su-itzailgailuak ere hustu dituzte”. Marra gorriak oraingoan ere mahai gainean, kezka eta haserrea. Larunbatean berriro azaldu zen Ertzaintza eta bitan gutxienez kargatu zuela azaldu dute bildutakoek. Udaltzaingoaren zerbitzua ere jarri omen du udalak gauez, baina bi udaltzainek ezin dutela 150 lagunen aurrean ezer egin nabarmendu dute.

Udaltzaingoa eta Ertzaintza aipatuta, berriro esan dute ez dutela uste polizia ugaritzea irtenbidea denik, “zaila da, ez da erraza irtenbide bat ematea eta ziurrenik luze joko du lanketak, baina argi dago poliziarena ez dela irtenbide bat”.

Beste bizilagun batek hartu du hitza, eta gaurko batzarra udal ordezkarien eta udaltzain buruaren falta sumatu duela nabarmendu du, “hemen egon behar dute, aurpegia eman gutxienez”.

Larunbatean bakarrik ez, gaur gauean ere Saldise inguruan parranda edo kale zurrutean aritu direla hainbat esan dute, eta beldur azaldu dira, eguraldi ona eta oporrak bueltan izanda, larunbatetako egoera ostiraletara eta ostegunetara ere zabalduko ote den. Bizilagunen artean nabaria da nekea eta haserrea. Herriko gazteak biltzen dira kale zurrutera eta parranda girora, baina kanpotik ere etortzen omen dira herrira, “badirudi Lezon giroa dagoela zabaldu dela, eta bertan edozer egitea dagoela. Horrek ezin du horrela izan”. Jarrera desegokiak ez direla gazte guztienak ere esan dute gaurko bileran: “Gutxi batzuk dira gauzak apurtzen dituztenak, ez da inondik inora ere ezer orokorra. Baina irtenbide bat bilatu behar diogu gaiari ezer larriagoa gertatu aurretik”.

Pozik azaldu dira, astebeteko epean, bizilagunen erantzuna hirukoiztu egin delako, eta eskerrak eman dizkiete bertaratu direnei. Gaurko helburua beteta amaitu dute batzarra, informazioa zabaltzea, eta jende gehiago biltzea bizilagun batzordera. Konponbidea ez da erraza, agerikoa da hori,. Baina bidea argi dute: elkar zaintzea.

Erlazionatutako edukiaKomunitatea saretuta erantzun nahi dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.