Gaur, Lezo bizigarriagorantz bidea egiteko batzarra
Asteburuetan batez ere izan diren azken gertakariei komunitatean irtenbidea emateko proposamena luzatu du herritar talde batek. 19:00ean da, Saldisen.
Batez ere azken asteburuetan izan dira gertakariek kezkatuta, Lezoko herritar talde bat antolatu da horri erantzun komunitarioa eman eta denentzat Lezo bizigarriago bat egiteko bidea egiteko. Horri begira, gaur, 19:00etan eta Saldise plazan, batzarrera deitu dituzte herritarrak.
Gaiak duen garrantziaz ohartarazi die lezoar taldeak herrikideei, beraz, batzarrera agertzeko eskatu diete.
