Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaIngurumena

Norberak zero kilometroko energia sortzeko egitasmoa aurkeztu dute

Bakoitzak kontsumitzen duen energia berriztagarria sortzeko eguzki-parkeak eraikiko ditu autokudeaketa sistemak. Herritarrek kooperatibak eratuko dituzte.

Gaur goizean aurkeztu diete autokudeaketa sistema eskualdeko udaletako ordezkari nahiz Oarsoalde Garapen Agentziako kideei.
Olaia Gerendiain
Oarsoaldea
2021/06/10

Ekiola elkartearen bidez energia berriztagarria sortzeko herritarren kooperatibak eratzea helburu duen iniziatiba gaur goizean aurkeztu diete, Oiartzunen, Oarsoaldeko ordezkari eta eskualdeko garapen-agentziako kideei. Helburua da herritarrak autokudeaketa-errealitate batean txertatu eta zero kilometroko energia sortuko luketen eguzki-parkeak eraikitzeko egitasmoa martxan jartzea.

Estrategia berritzailearen oinarria da herritarrak ahalduntzea energia berriztagarria sortu eta kontsumitzeko. Kooperatibetan bat eginez, sistema elektrikoan zeresana izango dute parte hartzaileek, eta tokian tokiko administrazioen bultzada izango duten energia komunitateak sortuko dituzte.

Funtzionamendua
Oarsoaldean Ekiolarekin bat egiteak autokudeaketa kooperatiboko errealitate batean integratzea ekarriko luke, herritarren energia-beharrak asetzeko. Formula horrek 1 MW-etik 5 MW-era bitarteko potentzia duen eguzki-parke bat eraikitzeko aukera ekarriko du Oarsoaldera (instalazioaren tamainaren eta sortzen diren atxikipenen arabera), eta 0 kilometroko energia sortuko litzateke bertan.

Kontsumitzaileek kooperatibaren jabetzaren zati bat erosiko dute, etxebizitzaren energia-kontsumoaren araberako kostuarekin; herritar bakoitzak kontsumitzen duen energia produzitzea da helburua. Kooperatiba bakoitzak instalazioak eraiki eta erabiliko ditu, epe luzerako kostu egonkor batekin (25 urte edo gehiago). Emaitzak kooperatibistei itzuliko zaizkie xehatutako faktura elektrikoetan, adierazi dutenez, argi faktura gutxi gorabehera %20-30 murriztuta.

Gauzak horrela, parte hartzaileek urtero ikusiko dute instalazioaren emaitza, alderdi ekonomiko nahiz elektrikoei dagokienez. Ekiolako arduradunek nabarmendu dute kooperatibakide bakoitzak boto bakarra izango duela, bere kontsumoa edozein izanda ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.