[Galeria] "Erasorik ez erantzunik gabe"
Errenteriako LGTBI Mahaiaren deiari hamarnaka herritarrek baiezkoa eman diote. Herriko Plazan Basauriko eraso homofoboa salatu dute.
Errenteriako LGTBI Mahaiak egindako deiak errenteriarren onespena izan du. Eta gaitzetsi dute asteburuan Basauriko gazte batek jasan zuen eraso homofoboa. Ekain Perrinok 23 urte ditu. Aurpegia eman du erasoa salatzeko. Harengatik, eta izan diren eraso LGTBIfobiko guztiengatik bildu dira gaur arratsaldean Herriko Plazan hamarnaka herritar, heldu eta gazte. Egun argiz, udalerriaren erdi-erdian. “Erasorik ez erantzunik gabe” esan dute partaideen aurrean jarri duten pankartarekin.
Lehen aldia izan da gaurkoa Errenteriako LGTBI Mahaiak eraso homofobo bat salatzeko herritarrei biltzeko eskatu diela. Zenbakietan arrakasta lortu du, ondorioz, herri baten kontrakotasun osoa aske bizitzeko eskubideari. Baina azkena izan dadila. Eta baleude, erantzuna gaurkoaren adinakoa edo handiagoa izango da.