Hibaikan ere, aniztasuna
Bi traineruen brankan ortzadar banderaren koloreak margotu dituzte
Ortzadar banderaren koloreak margotu dituzte Hibaikaren tarineru nagusietako branketan. Argazkia: Hibaika Laburrean aurkeztuko ditu Hibaikak bere bi traineruak, emakumeena eta gizonena. Aurrerapen bat egin du ordea, eta Errenteria-Oreretaren izaerarekin bat datorrela bete-betean jarri du agerian. Bi traineruen brankan ortzadar banderaren koloreak margotu dituzte, herriaren aniztasunarekin, kolore denekin bat egiten dutela adierazteko.
Berdintasunaren eta askatasunaren aldeko keinu ederra Hibaikarena.
