Ari! Sormena eta Mugimendua proiektua martxan da
Bizipoza, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa eta Artaziak elkartu dira lehen aldiz, Ari! Sormena eta Mugimendua proiektua martxan jartzeko.
Bizipoza, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa eta Artaziak elkartu dira lehen aldiz, Ari! Sormena eta Mugimendua proiektua martxan jartzeko. 12 eta 21 urte arteko gazteei zuzendua izaera inklusiboa eta genero ikuspegia barnebiltzen dituen iniziatiba berritzailea sortzea izan dute helburu, gorputzarekin, arteekin eta mugimenduarekin lotuta.
Hiru lan ildo ditu iniziatibak. Ikastaro trinko bat Jordi Cortes koreografo sortzailearekin egin zutena. Dantza inklusiboaren arloan izan duen esperientzia azaldu zuen. Tailer teoriko praktikoa izan zen, eta bertaratu zirenak, gizarte eremuekin eta mugimenduarekin lotura duten pertsonak ziren. Hamar saio praktiko egin zituzten bigarren lan ildoan, eta 12 lagunek osaturiko talde mistoetan aritu ziren Ion Munduate eta Artaziak gidatuta. Hirugarren lan ildoa, material pedagogikoa sortzea izan da, “aplikatutako metodologia jaso eta proiektuaren erreplikagarritasuna ahalbidetzen du”. Materiala, hemen kontsulta daiteke. Materialak, talde bat aktibatzeko gorputz dinamikak eskaintzen ditu. Material hori, atzo aurkeztu zuten Errenteria-Oreretako Dantzagunean.
Proiektuaren osagaiak, inklusio soziala, genero ikuspegia, aniztasuna, hezkidetza, euskara, sormena, mugimendua, artea, lehiakor ez diren jarduerak, kirola, jarduera fisikoa, gazteak, eta arte biziak dira.
Proiektuaren gaineko informazioa zehatzagoa, hemen kontsultatu.