Barandiaran parkea diseinatzeko proiektua martxan
Genero ikuspegia, irisgarritasun unibertsala, baliabideen erabilera eraginkorra, eta biodibertsitatea sustatzea kontuan hartuko ditu hiri parkearen diseinuak.
Barandiaran parkearen lanak bihar hasiko dituzte. Barandiaran parkea nolakoa izango den zehazteko proiektua abian jarri du udalak. Indarrean dagoen aurreproiektuak ezarritako ildo orokorrak erreferentziatzat hartuta, laguntza teknikoa kontratatu du udalak 10.000 metro koadrotik gorako hiri parke horrek hartuko duen diseinu integrala eta paisaia diseinua, erabilerak eta jarduerak zehazteko.
Pekin errekaren bidea berreskuratzea jarri dute paisaia diseinuaren oinarrian. Erreka hori lurpean dago egun. Ingurumena berreskuratzea da beste oinarria arlo horretan. Oinezkoentzat identifikatutako bide nagusiak ere kontuan hartuko ditu.
Ingurune eta espazio ezberdinekin batera, forma emango dioten materialak, espezieak eta elementuak ere zehaztuko dituzte. genero ikuspegia, irisgarritasun unibertsala, baliabideen erabilera eraginkorra, eta biodibertsitatea sustatzea kontuan hartuko ditu hiri parkearen diseinuak.
