COVID positiboen beherakada nabarmena Oarsoaldean
Oiartzun eremu gorritik atera da azken aste honetako datuekin; asteazkenean pasa zen eremu laranjara.
Azken astean nabarmen egin du behera COVID-19 positiboen kopuruak Oarsoaldean. Hala erakusten dute gaur Osasun Sailak zabaldu dituen datuak. Astelehenetik ostegunera, 22 positibo zenbatu dituzte lau herrietan, zortzina Errenteria-Orereta eta Pasaian, 4 Oiartzunen eta bi Lezon. Berri ona ere, Oiartzun eremu gorritik atera dela azken aste honetako datuekin; asteazkenean pasa zen eremu laranjara.
Jarraian, atzoko datuekin, herrietako tasa eguneratuak eta aste honetako positiboen bilakaera.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 214,09 (joan den asteko ostegunean 291koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 4-4-3-1.
- Pasaia. Tasa: 221,27 (joan den asteko ostegunean 304koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna):0-4-2-2.
- Oiartzun. Tasa: 356,83 (joan den asteko ostegunean 443koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna):2-1-1-0.
- Lezo. Tasa: 164,47 (joan den asteko ostegunean 131ekoa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna):0-1-1-0.