Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
AIERT BEOBIDE ETA IURRE ARANBURU. PASAIAKO DANTZA FESTIBALAREN ANTOLATZAILEAK.

[Elkarrizketa] "Helburua da Pasaian dantza sustatzea, dantza herrira hurbiltzea"

PDFren hirugarren edizioa atzo hasi zen eta igandera arte iraungo du. Euskal Herri osotik etorritako estilo ugariko sortzaileek hamabi lan aurkeztuko dituzte. Horien artean bi estreinaldi daude.

Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/06/11

Zein berezitasun dakar Pasaiako Dantza Festibalaren (PDF) hirugarren edizioak?
Iurre Aranburu: Berezitasuna da konbinatu ditugula lehenengo edizioko gauzak eta bigarrenekoak, mix bat egin dugu; kalera atera dugu ikuskizuna lehen edizioan bezala, baina oraindik mantentzen dugu aforoen kontua osasun neurriak direla eta.

Ez dugu, adibidez, Gure Zumardian ikuskizunik eskaini nahi izan, jende asko pilatzen baita bertan, eta leku intimoago batera eraman nahi izan dugu, frontoi zaharrera. Gero, Ibaiondo zabalgunea leku aproposa da teknikoki edukiera mugatzeko, eta ez dago herritarren horrenbesteko mugimendurik han.

Beste berezitasun bat da baditugula bi estreinaldi nahiko potente.

Aiert Beobide: Egitarauak erakusten du badagoela apustu bat festibala indartzeko eta pixkanaka berreskuratzeko lehen edizioko jarduera parte hartzaileagoak, ezustean harrapatuz ikuslea.

Dantza herriko ikastetxeetan txertatzeko sentsibilizazio kanpaina egin duzue.
Beobide: Haatik-en badaramagu urte dezente HikDantza deitzen dugun egitasmoarekin herrietan dantza eta dantzariekin non zirikatu bilatzen.

Egin izan ditugu gauza puntualak ikastetxeetan, baina aurten proiektu sendoago bat egiteko ideia izan genuen. Garrantzitsua iruditzen zitzaigun, eta agian aurten inoiz baino gehiago, gazte eta nerabeengana zuzenean jotzea, eta udalari proposatu genionean haiek proiektua finantzatu zuten.

Pasaia-Lezo Lizeoari, La Anunciatari eta Karmengo Amari ideia aurkeztu genienean ilusioz hartu zuten. Praktikoki, guk goizeko 08:30ean gela bat hartzen genuen, eta sei ordu horiek ematen genituen DBH3 eta 4ko ikasleekin, dantzaren gauza sinpleenetik konplikatuenetara landuz. Saiatu gara estigma guztiak kentzen, genero aldetik, ideia aldetik… Erakutsi diegu denek egiten dugula dantza, eta hori haiek ere aitortu digute, nahiz eta ezkutuan izan, dantzatzeko joera dutela gazteek ere. Azkenean, PDFren helburua da Pasaian dantza sustatzea, dantza hurbiltzea herrira. Hori izan da lana, eta izugarria izan da. Jarraitzeko asmoa dugu.

Azken neurriekin bigarren edizioan egin izan ezin zenituzten hainbat jarduera berreskuratu ahal izan dituzue, ezta?
Aranburu: Azken dekretuak esan du dantzari ez profesionalek ere parte har zezaketela. Horietan, haurren gurasoei lehentasuna eman diegu eta haiekin, jada, aforoa bete dugu. Zaila izan da erabakia, baina, azkenean, eskola hauek bi urte daramatzate gurasoei ezer erakutsi ahal izan gabe, eta desiratzen zeuden.

Horrekin ere tailerrak bueltatuko dira, bihar familian dantza egiteko tailerra eskainiko du Noemi Vianak eta atzo izan zen Betania Mendozarena.

Sarrerak eskuratzeko leihatila zerbitzua jarri duzue martxan lehenengo aldiz.
Beobide: Aurreko edizioa bukatu genuenean ohartu ginen emanaldiak doan izateak dituen kalteak, bazetorrelako bat baino gehiago hamar gonbidapen hartzera gero bost erabiltzeko, adibidez. Horrela, lau egun aurretik sarrerarik ez zuen ekitaldi bat ez zen betetzen. Horrek amorru pixka bat sorrarazi zigun. Gero, jende helduak ere esaten zigun beraientzat zaila zela online sistema eta gu ibiltzen ginen bitartekari lanak egiten.

Leihatila ostegunetik larunbatera 17:00etan irekiko da Ibaiondon, sarrerak agortu arte, eta eguneko sarrerak bakarrik eskuratu ahal izango dira, pertsonako lau. Etzi 11:00ean irekiko dugu.

Aranburu: Sarrerak doan dira Codice-koak izan ezik. Takilarekin lortu nahi dugu tratu pertsonalagoa, onlinekoa batzuetan nahiko zerbitzu hotza izaten baita. Ez dakigu Ibaiondo kanpoan edo barruan jarriko dugun leihatila, baina datorrenak erraz ikusiko du.

EGITARAUA

GAUR, OSTIRALA

  • 18:30. Bi ikuskizun Biteri plazan: Lasalaren Figth eta Amaiur Luluagaren J-Aho! II.
  • 20:30. Biteri plazan La Pulga eta Lagunak taldearen Ufadak ikuskizuna.

BIHAR, LARUNBATA

  • 11:30. Noemi Vianak Dantza familian tailerra eskainiko du azokan.
  • 17:30. Iker Murilloren Studio 24k eta Haatik konpainiak dantza erakustaldia eskainiko dute Ibaiondo frontoian.
  • 19:30. Eva Guerrerok Gorpuztu laburra ikuskizuna eskainiko du skate parkean.
  • 20:30. Bi estreinaldi Biteri plazan: Proyecto Larrua taldearen Muda eta Anakrusako Noemi Vianaren E.612.

ETZI, IGANDEA

  • 11:00. Studio 24ren barra klasikoaren erakustaldia Ibaiondo zabalgunean.
  • 12:30. Matxalen Bilbaok Fugas ikuskizuna eskainiko du Biteri plazan.
  • 13:30. Natxo Monteroren Lugorri lana Ibaiondo zabalgunean.
  • 19:00. Ikuskizun nagusia, Donibaneko Juanba Berasategin, Circle of trust & Logelaren eskutik: Codice. Sarrerak 10 eurogatik jarriko dituzte salgai Interneteko bibe.me plataforman.

Informazio gehiago: pasaiakodantzafestibala.info.

Erlazionatutako edukiaBihar hasiko den Pasaiako Dantza Festibala aurkeztu dutePasaiako Dantza Festibalaren hirugarren edizioa hemen da
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.