Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Zirika: "Gazteria beldurtzeko edozer egiteko prest daude, baina ez dute lortuko"

Logoa hainbat paretetan margotzeagatik isunak jaso dituzte Zirika Neska Gazte Taldeko hainbat kidek.

Zirika Neska Gazte Taldearen agerraldia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/06/11

Herriko hainbat paretetan Zirika Neska Gazte taldearen logoa margotzeagatik hainbat taldekide identifikatu eta horietako bat, adin txikikoa, bi orduz ertzain etxean erretenitu zituzten duela urte erdi. Azaroaren 25ean izan zen,  indarkeria matxistaren aurkako egunaren testuinguruaren barruan. Orain, sei hilabete geroago, isunak jaso dituzte neska gazte horiek. Gaur agerraldia egin dute, Zirika osatzen dutenek, Ernaiko hainbat kidek, eta mugimendu feministak babestuta Zumardian. Haserre azaldu dira, eta determinazio zehatz batekin, borroka feministan urratsak egiten jarraitzeko prest, lanerako prest.

Beren jarduna aurrera eramateagatik jasotako isunak ordaindu ahal izateko, poltsak jarriko dituzte salgai. ez dute gaurkoan zehaztu non eta noiz izango diren salgai, baina laster izango dela esan dute.

Gazte mugimendua poliziaren eskutik jasaten ari den bortizkeria eta jazarpena eguneroko kontua bilakatzen ari dela salatu dute gaurko agerraldian, “hainbat izan dira euskal gazteriaren aurka egindako erasoak azken hilabeteetan, eta Oreretako Zirika Neska Gazte taldeari ere tokatu zaigu”. Logoak margotzea, kalean euren presentzia areagotzeko modua izan zela azaldu dute, “gure helburua, zentzurik gabeko pintadez beterik dagoen herri batean gure lekua edukitzea zen, gure aldarriak kaleratzearekin bat. Gehiegikeriaz identifikatu, ertzain etxean erretenitu, eta mehatxuak ere jaso genituen”.

Pairatu behar izan zuten egoeraren salaketa izan da gaurko agerraldia, “ez da normala neska gazte talde txiki baten aurka horrelako despliege poliziala erabiltzea, ez zen beharrezkoa. Haien estrategia argia da, beste behin ere ikusi dugu gazteria beldurtzeko edozer egiteko prest daudela”. Argi dute eurena ez dela kasu isolatu bat izan, logika jakin baten barruan kokatzen diren erasoak baizik, eta horrek adierazten omen du antolatutako gazteriarekiko duten beldurra, “ez dute ordea, lortuko. Haien jazarpenak ez gaitu isilduko, errepresioaren gainetik antolatzen eta borrokatzen jarraituko dugu. Herri oso bat dugu gurekin”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.