Japoniarako bidea proposatu du OzZinemak
Ryüsuka Hamaguchi zuzendariaren Asako I&II filma emango du ostegunean.
Bost urteko bidean inoiz ez dio OzZinemak Japoniako zinemari keinurik egin bere programazioan, eta oraingoan hutsune hori betetzera dator. Ryüsuka Hamaguchi zuzendariaren Asako I&II filma emango du ostegunean. Berlingo azken zinemaldian zilarrezko hartza irabazi du bere azken filmarekin, nahiz eta OzZinemak bere aurreko lana aukeratu duen pantaila handira ekartzeko.
Iraganaren pisuak maitasunari aurre egiteko duen eraginari buruzko hausnarketa xarmagarria da.
Amaia Serrulla Donostiako zinemaldiko hautaketa batzordeko kideak aurkeztuko du filma. Ostegunean, 19:30ean emango dute filma Errenteriako Niessen zinemetan, eta saioaren egunean bertan erosi ahalko dira sarrerak Niessen Kulturgunean 4 euroan.