Allerru txapeldun!
Kimetz Garcia atzelariak sartutako golari esker eraman dute txapelketa etxera lezoarrek. Harrobiko lanaren emaitza dela esan du Allerruk.
Zorioneko dago Allerru Kirol Elkartea. Gazteen Lehen Mailako taldeak Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen larunbatean, Añorgaren kontra Hernaniko Zubipen jokatutako finalean: 1-0ekoarekin eraman zuten lehia zakura lezoarrek. Gola Kimetz Garcia atzelariak sartu zuen, 65. minutuan. Handik aurrera emaitzari eutsi zioten lezoarrek, garaipeneraino.
Balio handiko garaipena izan dela adierazi du Allerruko kide Unai Santosek. Harrobiaren alde egiten duten apustuaren emaitza dela. Lanerako jarraikortasuna behar dela adierazi du Santosek, eta pazientziarekin eta ondo egindako lanarekin emaitzak lortzen direla. Horren erakusle Allerruren Gazteen Lehen Mailako taldea: Gipuzkoako onenak dira