Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Bideoa] Sanpedrotarrak lehen postuan hasi du KAE1 liga

Bandera etxean mantendu zuen Libiak larunbatean, eta hirugarren izan ziren igandean Getarian. ETE ligan laugarren da San Juan eta azken Azkuene KAE2n.

KAE1 ligako lehen bandera etxean mantendu zuen Sanpedrotarrak larunbatean. Irudia: Sanpedrotarra A.E.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/06/21

KAE1 liga goren-gorenean hasi du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak, asteburuan izandako bi estropadetan lorturiko emaitzekin lehen kokatu baitira moreak; kategoria berean, bosgarren postuan dira San Juan-Koxtapeko gizonak. Asteburuan denboraldiari hasiera eman diote, halaber, Trintxerpe-Illunbek KAE2 mailan eta San Juango emakumeek ETE ligan.

Larunbatean ETE ligakoek Tolosaldeko II Ikurrina lehiatu zuten, 17:00etan hasita. KAE2ko traineruen txanda izan zen 17:30etik aurrera eta XXXVI. Pasaiako Ikurrinarengatiko estropada 18:15ean hasi zuten KAE1ekoek. Igandean, berriz, Getarian izan ziren ETE eta KAE1eko traineruak, Andoni Galarragaren oroimen estropadan parte hartuz 11:20etatik aurrera.

Larunbateko estropada
Larunbatean etxean eman zioten hasiera pasaitarrek denboraldiari, hiru kategorietan guztira lau ontzi uretaratuz: Sanpedrotarra eta San Juan Koxtape KAE1en, Trintxerpe-Illunbe KAE2n eta bigarren ontzi sanjuandarra ETEn.

Iaz Castro Urdialesen (Espainia) egin bezala, garaipen moreak eman zion hasiera denboraldiari larunbatean, Pasaiako XXXVI. Ikurrinaren lehen lehian. Gertu izan zituzten arrosak (laugarren) KAE1 kategorian.

Joan den urteko garaipena errepikatu zen, halaber, ETE ligan, Tolosaldeak lortutako banderarekin. San Juango ontzia hirugarren sailkatu zen, Deusturen atzetik podiuma osatuz, eta laugarren Hibaika.

KAE2n, zazpi urteren ondoren lehen aldiz ofizialki lehiatu zen Trintxerpe-Illunbe larunbatean. Kategoria hartan Hondarribia B izan zen garaile, eta sailkapena itxi zuen Azkuene ontziak, azken postuarekin.

Igandeko estropada
Igandean Getarian jokatutako KAE1eko bigarren jardunaldiko estropadan Libiak ohorezko txanda irabazi eta 3. postuan amaitu zuen lehia, Getaria eta Kaikuren atzetik. Sanjuandarrak seigarren sailkatu ziren getariar uretan.

ETE ligan ez ziren larunbatean bezain fin aritu sanjuandarrak; dena den, lan txukuna egin eta seigarren postua eskuratu zuten San Juan Koxtapeko emakumeek. Hibaikak aurrea hartu zien bigarren jardunaldi hartan (hirugarren).

Sailkapen orokorra
Aurrekoarekin, honakoa da, gaur-gaurkoz, hiru ligetako sailkapen orokorra:

  • ETE
    1º DEUSTO-TECUNI-BILBAO 21 puntu.
    2º TOLOSALDEA A.T. 21 puntu.
    3º HIBAIKA JAMONES ANCIN 17 puntu.
    4º SAN JUAN-IGARTZA 15 puntu.
    5º ONDARROA-CIKAUTXO 14 puntu.
    6º DELTECO ZUMAIA 14 puntu.
    7º ISUNTZA-ELECNOR 10 puntu.
    8º LUTXANA A.E. 7 puntu.
    9º ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 7 puntu.
    10º LAPURDI 4 puntu.
    11º CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN 2 puntu.
  • KAE1
    1º SAN PEDRO 24 puntu.
    2º GETARIA 21 puntu.
    3º KAIKU BEREZ GALANTA 21 puntu.
    4º SDR PEDREÑA 21 puntu.
    5º SAN JUAN- ORERETA BERRIKUNTZAK 18 puntu.
    6º ARKOTE URIBE KOSTA 18 puntu.
    7º DEUSTO-BILBAO 16 puntu.
    8º DELTECO-ZUMAIA 12 puntu.
    9º CAMARGO cueva el Pendo 10 puntu.
    10º ORIO-ORIALKI 8 puntu.
    11º ASTILLERO 6 puntu.
    12º CASTRO PRODUCHA 4 puntu.
    13º LAPURDI-Antton Bilbao 3 puntu.
  • KAE2
    1º GO-FIT HONDARRIBIA 10 puntu.
    2º PORTUGALETE 9 puntu.
    3º DONOSTIARRA-AMENABAR 8 puntu.
    4º ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 7 puntu.
    5º BUSTURIALDEA 6 puntu.
    6º MUTRIKU 5 puntu.
    7º DEUSTO-BILBAO B 4 puntu.
    8º HIBAIKA 3 puntu.
    9º IRC SANTOÑA 2 puntu.
    10º ILLUNBE-FUNERARIA VASCONGADA 1 puntu.

 

Erlazionatutako edukiaBi asteburuz jarraian estropadak Pasaian
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.