Herriaren antolamendua erabakitzeko azken egunak
Pasaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) partaidetza prozesuko galdetegia hilaren bukaerara arte erantzun ahalko da.
Pasaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) prozesu parte hartzailea martxan da hilaren lehenetik, eta hala izango da uztailaren 1era arte. Interesa dutenek galdetegi irekian euren iritzia eman ahal izango dute egun horretara arte, honako esteka honen bitartez.
Galdetegia gaika dago antolatuta; orain arte interesik handiena eragin dutenak mugikortasuna, etxebizitza eta espazio publikoa izan dira, eta, ondoren, ingurune naturala, jarduera ekonomikoa, klima aldaketa eta osasuna.
HAPOren informazio hitzaldia Donibaneko kulturgunean eskaini zuten hilaren lehenean, eta aurrez aurre nahiz telematikoki parte hartu ahal izan zen. Hura ikusgai dago udalaren Youtubeko kanalean.