Asteburu osoan, COVID-19agatik hiru positibo Oarsoaldea osoan
Pasaian (bi) eta Lezon (bat) atzeman dituzte positibo horiek. Lezoko, Oiartzungo eta Errenteria-Oreretako tasak 50etik beherakoak dira.
Ostiraletik igandera, Oarsoaldeko lau herrietan COVID-19agatik kutsatu direnen kopurua hiru pertsonakoa izan da, bi Pasaian eta bat Lezon. Aurreko asteburuan (hilaren 11tik 13ra) bederatzi izan ziren kutsatutakoak. Beraz, beherantz jarraitzen du birusaren transmisioak eskualdean.
Aipagarria da oso Errenteria-Oreretan ez dela positiborik hauteman azken sei egunetan. Oiartzunen, berriz, zazpi egin jarraian egin dituzte positiborik gabe.
Jarraian, herrietako tasa eguneratuak eta asteburuko kutsatuen zenbatekoak.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 42 (hilaren 13ko igandean 169koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 0-0-0.
- Pasaia. Tasa: 89 (hilaren 13ko igandean 185ekoa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 0-2-0.
- Oiartzun. Tasa: 48 (hilaren 13ko igandean 221ekoa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 0-0-0.
- Lezo. Tasa: 49 (hilaren 13ko igandean 148koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 0-1-0.