Tipi-Topa bukatu da, baina Martxak jarraituko du
Oinezko ibilbideen sasoia bukatu da, eta irailean itzuliko da. Martxa egitasmoaren saioak, berriz, uztailean ere egingo dituzte, Bekoerrrotan.
Joan den asteko ostegunean egin zuten Lezoko Tipi-Toparen azken irteera, euripean. Horren ondoren, hamaiketako ederraz gozatu zuten partaideek Koldobike Gezala pilotalekuan. Herritik zehar egiten diren oinezkoen ibilbideak bukatzeko modu aproposa izan zuten bertako partaideek. Irailean bueltatuko da.
Baina jarduera fisikoa egiteko aukerak ez dira udagatik zeharo itxiko. Udalak jakinarazi du Martxan egitasmoko saioak egingo dituztela uztailan zehar, eta ez orain arte bezala bakarra: astearte eta ostegunetan, 11:00etan, gorputzari martxa emateko jarduerak egingo dituzte Bekoerrota kiroldegian. Horretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, eta hori egitera animatu diru udalak lezoarrak.