Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Zurezko jostailu didaktikoak, Artisau Auzoaren bizilagun berriak

Aste osoan zehar ate irekien jardunaldia egingo du Kromosoma tailerrak. 15 minutuko bisitak izango dira eta hitzordua hartu behar da aldez aurretik.

Kromosoma tailerrak ate irekien jardunaldia egingo du aste osoan zehar.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/06/21

Artisau Auzoa egituratzen eta osatzen ari da. Oraingoan, zurezko jostailu didaktiko eta artisauak dira bizilagun berriak, izan ere, Kromosoma tailerra lekualdatu eta bertan zabaldu du tailerra, Erdiko kaleko 13. zenbakian, zehazki. Eva Diaz de Isla eta Alberto Monroyk 2014an abiatu zuten proiektua. Tailerra dute Beraunen eta bertan sortzen zituzten orain arte zurezko jostailu didaktikoak. Kromosoma tailerra Erdiko kalea kolorez betetzera heldu da, aurreko lokalen moduan, egurra eta harria ditu oinarri tailerrak eta erakusleiho zabalak kaletik pasatzen denak barruan gertatzen dena ikus dezan.

Pozik azaldu dira zurezko jostailuz betetako apalen artean Diaz de Isla eta Monroy lokal  berriarekin. Artisau Auzoan izateak, herri erdigunetan bertan kokatu ditu, eta herritarrek orain luxu bat gehiago izango dute bertan, izan ere, xsalmenta egingo dute, baita tailerra zurezko jostailu horietako asko sortuko dituzten faktoria bertan kokatuta izango da eta pasatzen den edonork ikusi ahalko du lanketa prozesua. Ez hori bakarrik, bi solairuetan banatuta dago, eta goiko aldea da salmentari begirakoa, behekoan, tailerrarekin batera, norbanako, haur edo heldu, eta familia ikastaroak egiteko txokoa atondu dute, baita erakusketa ere. Une honetan birziklatutako bizikleten atalekin osatutakoa dago, baina hilero edo hilabete erdiro aldatzen joateko asmoa dute. Ikastaroak egun batekoak, edota ikasturte osokoak eskainiko dituzte bertan Monroyk eta Diaz de Islak, “jostailuak egiteko izango dira batzuk, baina bestelakoak ere antolatuko ditugu Montesori jostailuen gainekoak, edota altzarien gainekoak”. Hala, zerrenda luze horren artean, sortu zure jostailua, sortu zure goitibehera,  sortu zure txotxongiloak, bizikleta piezak birziklatu, zuraren gaineko serigrafia, eta elkarlanerako eraikuntzak, ekitaldietako dekorazioa eta hiri dekorazioa ere lantzen dute.

Kromosoman sortzen dituzte jostailuak, prozesu osoa bertan egiten dute bi kideek, jostailuen diseinutik hasi eta ekoizpen `prozesua amaitu arte. Prozesu horretan guztian, ingurumena errespetatzen duten materialak erabiltzen dituzte, “haurren garapenean gure aletxoa jarri nahi dugu, baita haien familien garapenean ere, partekatutako jolasaren une berezi horretan parte hartuz eta psikomotrizitatea, garapen motorra, adimen bisuala, irudimena zein sormena bezalako arloak landuta”.

Beste helburu bat ere badute, kalea jolasteko eta hainbat tailer egiteko espazio gisa errekuperatzea, baita jostailuen zaharberritzea ere. Zehazki, azken horrekin lotuta, jostailuen ospitale ere  izateko heldu da Kromosoma. Hori da eskainiko duten beste zerbitzuetako bat, etxean izan ditzakegun egurrezko jostailuak konpontzeko eremua ere izango da. “Aurretik jostailua zein baldintzetan dagoen aztertu eta aurrekontu bat egingo dugu bideragarria den edo ez erabakitzeko”.

Kaleko jolasak

Jostailuez gain, tailerrean prestatutako kaleko jolasen aukera zabala dute Kromosomakoek, interesa izan dezaketen kolektiboen eskura jartzen dituztenak: Ikastetxeak, auzo elkarteak, haur taldeak… Aste osoan zehar ate irekien jardunaldia egingo dute herritarrak bertaratu eta euren proiektua ezagutu dezaten. 15 minutuko bisitak izango dira eta ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatean 10:30etik 13:30era. Hitzordua hartu behar da aldez aurretik.

Errenteriako Udalak Artisau Auzoa egitasmoaren barruan hirigune historikoan zaharberritu duen bigarren lokala da hau, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

Herriko ekonomia suspertu

Herriko ekonomia suspertzeko estrategiaren barruan kokatzen da Artisau Auzoa, bat eginda Bizi Errenteria iniziatibarekin. Gainera, hirigune historikoa birgaitzea du helburu, bertan dauden lokalak zeharberritu eta erabilera berri bat emanez. Esperientzia pilotu gisa, kulturarekin, artisautzarekin eta sormenarekin lotutako jarduerak bertan garatzeko aukerak ahalbidetzen dira, artisautzari lotutako nortasun berezia emateko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.