Txirrita parkea eta ingurunea biziberritzeko jarduketa sorta, amaitzear
Hamabi etxebizitzako eraikitzeko baimena tramitatu du udalak, eta Miguel Alduntzin kaleko zoladura hobetuko du. Udal partzelan ez du eraikiko azkenik udalak, etxebizitza soziala har dezakeen eraikina.
Txirrita Parkea eta ingurunean egin diren jarduketei amaiera emango die udalak Miguel Alduntzin kalea zolatuta eta hamabi etxebizitza eraikita. Hamabi etxebizitza horiek eraikitzeko baimena tramitatu du udalak, 2019an onartutako xehetasun azterketatik sortutako titulartasun pribatuko partzelan. Azterlan horrek,m espazio bi partzelatan berrantolatu zuela ekarri du gogora udalak, bata pribatua eta aipatutako hamabi etxebizitzen eraikina hartuko duena, eta bestea, udalarena. Udalak auzokideekin hartutako konpromisoa matenduko du eta egungo espazio berdea mantenduko du; lurzati horretan ez da eraikiko, beraz, etxebizitza soziala har zezakeen eraikina.
Jarduketa sortaren barruan, bestea, Miguel Alduntzin kalearen zoladura. Lanak bi fasetan egingo dituzte, galtzada harri inprimatua erabiliko dute asfaltatzeko, eta bestetik seinale horizontalak margotuko dira, oinezkoei protagonismo eta segurtasun handiagoa emateko akle horretan.
Horrenbestez, eta egindako jarduketekin, herritarrentzat berreskuratu dela parkea eta ingurunea nabarmendu du udalak, “espazio hori erreferentziazkoa bihurtu da herriko ehunka pertsonentzat”. Nabarmentzekoa da 2019an eremu horretan eraikitako Emakumeen Etxea. Mugimendu feministaren eskaera historiko baten emaitza da etxe hori, eta berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen erdigunea bilakatu da. Egun, hainbat ikastaro, prestakuntza eta emakumeentzako aholkularitza juridikoa eta psikologikoa eskaintzen ditu. Ildo beretik, nabarmentzekoa ere herriko 2.000 haur baino gehiagorekin egindako parte hartze prozesuaren emaitza den jolas eremua. Berritzailea, ezberdina eta esperimentazioaren alde egin duen jolas eremua da, haurren begiradatik eta beharretatik proiektatutako espazioa.
Torrekua eraikina eta barruan hartzen duen Fabrika Kreaktiboa ere inguru horretan kokatuta daude.
Orain lantzen ari den HAPO Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak proposatuko du espazio berde hori mantentzea, eta aisiarako erreferentziazko espazioa izatea herritarrentzat.