Ura eta estolderia ordaintzeko epea astelehenean zabalduko dute
Ordaintzeko azken eguna abenduaren 29a izango da.
Aurtengo lehen hiruhilekoari dagokion uraren hornidura eta estolderia zerbitzuagatik ordaintzeko epea zabalduko udalak astelehenean. Epea hilaren 28tik abenduaren 29ra arte izango da zabalik. Helbideratutako ordainagiriak abuztuaren 16an kargatuko ditu udalak baimendutako entitate eta kontuan, eta bigarren karga bat egingo du geroago, abenduaren 29an, ordaintzeko epa luzatu nahi duten zergadunentzat.
Erreziboa helbideratuta ez dutenek, Zu! Zerbitzuan edo online egin dezakete ordainketa, edo edozein entitate laguntzaileetan aipatutako epea amaitu bitartean.