Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gazteen erantzunarekin, pozik

Gazteen ekinbidearen gaineko balorazioa egin du gaur bertan asteburu gauetan gertatzen ari zirenen inguruan kezkatuta lanean hasi zen herritar taldeak.

Bizilagunen batzarretako baten irudia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2021/06/25

Ikertzen ari dira oraindik ere Euskal Herria Plazako haurrentzako atrakzioa kiskali zuen sutearen jatorria. Aurretik nahaspilatuta zegoen giroa, kale zurruta eta horren bueltan asteburu gauetan sortutako zarata, zikinkeria, liskarrak eta txikizioen harira ondoeza agertu zuten hainbat bizilagunek eta giroa lasaiagoa izaten hasi zenean heldu zen atrakzioan izandako sutea.

Lezoko gazte talde batek salto saltoarekin gertatutako gogor salatu eta langileari elkartasuna adierazteko kanpaina abiatu dute. Euro bateko bonuak jarri dituzte salgai herriko tabernetan, eta jasotako diru guztia atrakzioko langilearentzat izango da. Gainera, argazki jendetsua egin zuten, halaber, elkartasuna adierazteko. Hausnarketa ere egin dute, eta herri txikia izanik, irtenbidea belaunaldi ezberdinetako herritarren arteko sareak sortzea den zalantzarik ez dute.

Gazteen ekinbidearen gaineko balorazioa egin du gaur bertan asteburu gauetan gertatzen ari zirenen inguruan kezkatuta lanean hasi zen herritar taldeak. “Poztekoa”, hala definitu du gazteen urratsa: “Poztekoa da herriko gazte batzuk elkartu, adierazpen bat plazaratu, eta argazki jendetsua atera izana”. Ados daude gazteek zabaldu duten mezuarekin, bat datoz.

Azken asteetan errepikatu duen ideiari tarte eman dio herritar taldeak, hau da, “guztiok daukagu biltzeko eskubidea, eta ulertzen dugu, halaber,  ongi pasatzeko nahia eta beharra izatea. Baina asteburu batzuetan, zarata, zikinkeria, liskarrak eta txikizioa izan dira Lezoko herrigunean”. Horren harira, hasieratik egindako eskaera bera errepikatu dute: “Errespetua eta elkartasuna. Elkar zaindu behar dugu, eta irtenbidea ez da polizia bidaltzea. Denontzat egoera hobetzeko zerbait egin daitekeela iruditzen zaigu, xumea bada ere; guztion proposamenak ongietorriak izan daitezela, beraz”.

Argi dute bidea: “Guztion artean arituz arazoei erantzun hobea emango diegu”.

Erlazionatutako edukiaLezoko gazteen elkartasun, konpromiso eta indar erakustaldia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.