Ikasturtea amaitzeko, online erakusketa
Ikasturtean zehar diziplina ezberdinetan egindako lanak ikus daitezke erakusketan.
Xenpelar Tailerretan egiten duten lana erakusteko, eta ikasturteari merezitako bukaera emateko, online erakusketa antolatu dute.
Haur eta gazteen lanak, argazkigintza, egur taila, patchwork, pintura, zaharberritzea eta zeramikan egindako lanak bildu dituzte erakusketa berezira.