Euripean, baina udari harrera egin diote
Herriko dantzariek eta txistulariek ahalbidetu dute aurten ere San Joan bezperako soka-dantza egitea. Euripeko ekitaldia izan zen asteazkenekoa.
Udako solstizioko ospakizuna, San Joan bezperako soka-dantza, egin zuten asteazken gauean. Euripean. Lezoko dantzariek, ordea, adorez ekin zioten ohiturari 22:00ak pasatxo hasi zen ospakizunean, aurtengoan ere surik gabe.
Hainbat belaunalditako hainbat dantzarik, herriko txistulariek, eta osasun neurriak betetzeko lanean izan ziren boluntarioek ahalbidetu zuten Lezon magiaz bestetako beste gau bat izatea. Soka-dantzak ez zuen hutsik egin. Etenik ez du izan udari harrera egiteko ekitaldiak.