"Eskaileretan gora, ortzadarra ukitu arte!"
Lezoko Emakume Taldearen ekimenez, Saldiseko eta Altamirako eskaileratan LGTBIQ+ pertsonen eskubideen aldeko ortzadarrak margotu dituzte.
Lezoko Altamirako biribilguneko oinezkoen bideko nahiz Karlos Saldise plazako eskailerek ortzadarraren kolorea dute. Lezoko Emakume Taldearen ekimenez, LGTBIQ+ pertsonen eskubideen nazioarteko egunaren harira apaindu dituzte. “Eskaileretan gora, ortzadarra ukitu arte!”, esan dute.
Hilaren 21 eta 22 artean margotu zituzten Saldisekoak. Atzo, San Joan egunean, Altamirakoak. Aurretik, hilaren 11n, morez margotu zuten Saldiseko eskaileren beste zati bat.