Terrazak jartzeko ordutegia malgutu du udalak
Egunero aplikatuko da ordutegi berria, jaiegunetan barne, baimena duten establezimenduetan.
Egungo osasun egoerak eta ostalaritza sektoreari eragiten dioten edukiera murrizketek, terrazak, ostalaritza sektorearen jarduera modu seguruan garatzeko espazio bihurtu dira terrazak. Hori dela eta, onartuta duten establezimenduek 07:30etik 01:30era terrazak jartzeko baimena emango die udalak. Asteko egun guztietan aplikatuko da ordutegia, jaiegunetan barne.