Oarsoaldeko lau udalerriak, COVID-19aren eremu berdean
Errenteria-Oreretan, Pasaian, Oiartzunen eta Lezon azken egunetan pilatutako 100.000 biztanleko tasa 60tik beherakoa da.
Asteburuan (ostiraletik igandera), Oarsoaldea osoan COVID-19agatik infektatu direnen kopurua 12 pertsonakoa izan da, zazpi Errenteria-Oreretan, lau Pasaian eta bakarra Oiartzunen. Lezon ez da kutsaturik izan. Aurreko asteburuan (hilaren 18tik 20ra) hiru izan ziren eskualde osoan atzeman ziren positiboak.
Horren ondorioz, eta aurreko egunetako datuak kontuan hartuz, lau udalerrietako tasa transmisioko baxuko eremuan dago, 60tik beherakoa baita denetan.
Jarraian, atzo datuekin herrietako tasa eguneratuak eta asteburuko kutsatzeak.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 32 (hilaren 20ko igandean 42koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 2-4-1.
- Pasaia. Tasa: 59 (hilaren 20ko igandean 89koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 1-2-1.
- Oiartzun. Tasa: 19 (hilaren 20ko igandean 48koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 1-0-0.
- Lezo. Tasa: 49 (hilaren 20ko igandean 49koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 0-0-0.