Lekuona Fabrika ezagutzeko saioak egiten jarraituko dute uztailean
Astelehenetik larunbatera izango dira, eta astelehenetik ostiralera 11:00etan eta 19:00etan egingo dituzte eta larunbatetan, aldiz, 12:00etan eta 18:00etan.
Lekuona Fabrikaren eraikina bera, zein bertan garatuko den proiektua herritarrei lehen eskutik erakusten ari da udala antolatutako saio gidatuen bidez maiatzaren 15az geroztik. Herritarren erantzuna eta eskaera ikusita, saio gidatu horiek antolatzen jarraitzea erabaki du udalak, eta u7ztailean ere egingo dituzte. Astelehenetik larunbatera izango dira, eta astelehenetik ostiralera 11:00etan eta 19:00etan egingo dituzte eta larunbatetan, aldiz, 12:00etan eta 18:00etan.
Iraupena ordubete ingurukoa da eta saioak euskaraz eta gazteleraz txandakatzen joango dira. Gonbidapenak bibe.me aplikazioan edo Lekuona Fabrikan bertan eskuratu daitezke, pertsona bakoitzeko gehienez lau.
Proposatutako egunetako aforoak bete ahala egun berriak aktibatuko dituztela jakinarazi du udalak.