Ortzadar bandera Lezoko udaletxean
Gaurko LGTBIQ+ Harrotasun Egunaren harira jarri dute bandera udaletxeko balkoi nagusian. Udalak kolektiboaren eskubideak aldarrikatu ditu.
Lezoko Udalak bat egin du LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunarekin. Ortzadarraren bandera jarri du udaletxeko balkoi nagusian. “Udalak LGTBI kolektiboaren eskubideak aldarrikatzen ditu berriro, eta konpromiso irmoa erakusten du pertsona guztien berdintasun eta eskubideen alde”, adierazi dute udaletik, prentsa oharrean.