Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ordezkaritza txukuna aurkeztu dute pasaitarrek Espainiako Kopan

Pasaia Kayakeko haurrek aurpegia eman dute Espainiako Kopan. Erronka zaila izan dute: "lurralde guztietako palistarik onenek parte hartu zuten".

Pasaia Kayakeko kideak, taldeko karpan, noiz lehiatuko zain.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/06/28

Emaitza txukunak lortu zituen Pasaia Kayakek larunbatean Portamarineko urtegian (Lugo, Espainia) jokatutako Espainiako Kopan, haurren kategoriako iraupen luzeko estatuko udako probarik garrantzitsuenean.

Erronka oso zaila zela aitortu dute klubeko arduradunek, “estatuan dagoen maila eta lurralde guztietako palistarik onenek parte hartu zutela kontuan izanda”, baina txukun aritu zen taldea, goizeko zein arratsaldeko saioan.

Goizean, banaka
Bakarkako lanean aritu ziren goizean, eta, aurreikusita zegoen bezala, Enara Nuñez eta Gaizka Lopez ibili ziren aurreko postuetatik hurbilen. Nuñezek 25. postua lortu zuen, eta hirugarren euskal ordezkaria izan zen sailkapenean, Eneritz Aizpiolea irundarraren eta Danae Sanmartin nafarraren atzetik.

Lopez, aldiz, 28.ena izan zen sailkapenean, baina postua egin zuen lanaren adierazgarri ez dela aitortu dute arduradunek: “1.000 metroetan sartu zenean lehenengo 15en artean zihoan, top-10ean sartzeko aukerekin, baina pala baten kolpe latza jaso zuen besoan, eta ezinean eta minduta amaitu behar izan zuen proba, postu asko galduz”.

Arratsaldean, binaka
Arratsaldeko binakako saioan lortu zituzten pasaitarrek emaitzarik onenak. Nesken proban, Kattalin Altuna eta Irati Herce pasaitarrek osatutako ontziak 11. postua lortu zuen sailkapenean, top-10ean sartzeko zorian. Enara Nuñezek eta Noa Revueltak osatutako ontzia zen aldez aurretik pasaitarren aukera garbiena, baina beren taldekideen atzetik amaitu zuten, 12. postu duinean.

Eta duina baino gehiago mutilen proban Iñaki Conejero eta Gaizka Lopezek osatutako ontziak lortutako 19. postua, top-20aren barruan, ia 80 ontzik hartu baitzuten parte, eta bigarren euskal ordezkariak izan ziren sailkapenean.

Orain, uztaileko probak prestatuko dituzte haur eta kadeteek, iraupen luzekoak zein olinpiar erako abiadurakoak, Bidasoko Jaitsierarekin hasita.


Erlazionatutako edukiaPasaia Kayakeko haurrek asko dute Espainiako Kopan emateko
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.