Pasaiako Sortuk barrutiz barrutiko "herri presioari" ekin dio
'Gora Pasaia' lemapean, Pasaiak bizi duen "bazterkeria egoera" aldatzeko aldarrikapen bideoa osatu du taldeak, barrutietako gabeziak mahai gainera ateraz.
Pasaiako Sortuk udalerria osatzen duten barrutien gabeziak mahai gainera atera ditu ‘Gora herria’ lemapean. Ahotan hartu dituzte, besteak beste, portuak sortzen duen kutsadura, elkarbizitza arazoak, aparkatzeko zailtasunak, zuntz optikoa, turismoa, zaintza, zerbitzu publikoak, etxebizitzen prezioa, industria eta komertzioen itxiera progresiboa.
Zain egoterik ez dagoela oihukatu dute: “Herritarren esku hartze zuzena eta iraunkorra behar-beharrezkoa da. Gure herriko politiketan eragin nahi dugu, Pasaia biziberritu nahi dugu. Eta hori herri ekimenetik egingo dugu, herri presioari esker soilik lortuko dugu norabidea aldatzea”.