Shandra Martinezen ilustrazioak Xenpelar Etxean
2019-2021 urteen artean egindako ilustrazio originalak dira, hiru gunetan banatuta.
Shandra Martinezek egindako azken ilustrazioekin osatutako erakusketa hartuko du Xenpelar Etxeak hilabete osoan. 2019-2021 urteen artean egindako ilustrazio originalak dira, hiru gunetan banatuta.
Tinta Gouache eta akuarela paperean egindako hainbat obra original bildu ditu lehenengo gunera. Emakumeen irudiak dira, beren istorioak musika, dantza, zirkua edo moda atenporaletik kontatzen dituztenak. Erakusketan diren hainbat lanen prozesua erakusten duen proiekzioa dago bigarren gunean. Mihise digitalaren eta marra analogikoaren arteko ezberdintasuna erakusten du bertan.
Zenabit pezaren lan digitalak ikus daitezke hirugarren gunean. Jarduera profesionalak garatzen dituzten emakume figurekin osatua –mekanikoa, astronauta, banatzailea– eta zirriborrotik ilustratutako liburu baten lan prozesua, kolore probak, eta azken pieza, liburua.
Errenterian jaioa 1977an, Erroman, Parisen eta Madrilen egonaldiak egin ostean Donostian bizi da Martinez egun.