'Hau bizipoza' kultur egitaraua ondu du jai batzordeak
Ez da aurten ere madalenarik izango, hala jakinarazi dute udalak eta jai batzordeak. Kultura eskaintzen eta arnasten jarraitzeko aukerak eskaintzea herritarrei baina, ezinbestekoa dela uste dute, eta horri begira kultur egitarau oparoa ondu dute.
Ez da aurten ere madalenarik izango, hala jakinarazi dute udalak eta jai batzordeak. Kultura eskaintzen eta arnasten jarraitzeko aukerak eskaintzea herritarrei baina, ezinbestekoa dela uste dute, eta horri begira kultur egitarau oparoa ondu dute. Atzo eman zuten horren berri jai batzordea osatzen duten eragileetako ordezkariek Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak eta gainontzeko alderdi politikoetako ordezkariek Mikelazulon.
Jaien urtebeteko etena luzatu behar izan dutela esan zuten bildutakoek: “Guztiok maite ditugu madalenak, baina bizi izan dugun eta oraindik bizitzen ari garen egoera aintzat hartuta, osasun publikoaren mesedetan, elkar zaintza lehenetsi behar dugu; topaketa sozial jendetsuak saihesten jarraitu behar dugu”. Segurtasun eta osasun neurriak errespetatuta, kultura sustatzen jarraitzeko eta kulturaz gozatzeko aukera eskaintzeko apustua egin dute, “herri bizia eta dinamikoa garelako eta gure komunitatea ospatzea elkar zaintzeko zereginaren parte dela pentsatzen dugulako”; atzo arratsaldean aurkeztu zuten prestatu duten programazio hori. Batetik, madalenetako egunetan, hilaren 21etik 25era, sentimenduei lekua egingo diete ekintza sinboliko batzuen bidez. Bestetik, hilabete honetan zehar eta abuztuan kulturarekin gozatzeko hainbat ikuskizun eta jarduera egingo dituzte auzoetan.
Horren guztiaren berri emateko web orria sortu dute eta bertan kontsulta daiteke egitarau osoa.
Ekintza guztiak doakoak izango dira, eta gonbidapenak astelehenean 12:00etatik aurrera zabaltzen hasiko dira Lekuona Fabrikan edota online helbide honetan.
Egitarau xumeak egiteko garaia bada ere, eta horiek egiteko moduak aldatu badira ere, argi esan du jai batzordeak ez dela inola ere aldatu zer diren, zer egiten duten eta zer sentitzen duten, “aurten ezingo ditugu madalenak ospatu baina datorren urtean guztiok jaiez gozatuko dugu berriz ere; aurtengoan jarrai dezagun jarrera arduratsuaz jokatzen eta elkar zaintzen”.
Uztailaren 21etik 25era, madalenetako datetan, alegia, lau ekintza antolatu ditu jai batzordeak. Balkoiak apaintzera deitu dituzte errenteriarrak eta zapia soinean eramateko eskatu diete. Herritarrek data berezi horiek nola bizi dituzten ere jakin nahi du jai batzordeak eta iazko zein aurtengo argazkiak helaraztea eskatu diete.
Xanti eta Maialenek ez dute kale egin nahi izan eta EMKEren Musika Bandarekin batera Lekuona Fabrikaren Sorlekuan Jira Bira dantzan ekitaldia eskainiko dute hilaren 21ean 19:00etan eta 21:00etan; eta hilaren 25ean, 11:30ean, 13:30ean, 19:00etan eta 21:00etan.
Azkenik, kale erakusketa antolatu dute. Madalenak txuri beltzeko argazkietatik koloretako karteletara izenburupean, Zumardiak hartuko du erakusketa hori.
Aurreko guztiak madalenak ospatzen diren egunen bueltan jai batzordeak antolatu dituenak, baina, horietaz gain, hilabete honetan zein abuztuari begira hamahiru ekitaldi antolatu ditu. Zumba masterclasa, Landarbaso abesbatzaren emanaldia, Eurekaren dantza erakustaldiaren proiekzioa, Disney pertsonaien saioa, tren maketen erakusketa, Helduen Mailako Gipuzkoako Dantza Solteko txapelketa, bertso saio berezia, Hau Bizipoza jaialdia, Etxekoak Dantzan, San Inazio kontzertua, Slot Scalextric, Hau ez da Indiorock kontzertuak, eta Parkean Yo he bailado.
Oreretako Makarenak
OaingozHau mugimenduak ere bat egin du kultur jarduerarekin. Madalenak ezingo dituzte ospatu aurten ere, baina horren ordez, Oreretako Makarenak egun osoko programazioa antolatu dute hilaren 29tik abuztuaren 1era. Horren barruan, hamasei ekitaldi antolatu dituzte, bakarrizketa, kontzertu, eta ipuin kontalariak, tartean.
Ondokoa hilabete honetarako zein abuzturako atondu duten egitarau osoa:
- Uztailak 9: 17:30 (haurrak) eta 19:30 (helduak) Zuma master class, Koldo Mitxelena patioan, Eurekak antolatuta.
-
Uztailak 10: 20:00 Landarbaso abesbatzaren emanaldia, Koldo Mitxelena patioan.
-
Uztailak 10: 22:30 Poiekzioa: Eureka dantza erakustaldia, Mundutik dantzan, Koldo Mitxelena patioan, Eureka eta Ozzinemak antolatuta.
-
Uztailak 16: 18:00 Disney pertsonaien saioa, Niessen Kulturgunean, Eurekak antolatuta.
-
Uztailak 16-17-18: 11:30-13:30/ 16:30-19:30, tren maketa erakusketa, Reina aretoan, Hobby Carsek antolatuta.
-
Uztailak 17: 19:00etan Helduen Mailako Gipuzkoako Dantza Solteko txapelketa, Niessen Kulturgunean, Ereintzak antolatuta.
-
Uztailak 18: 12:30etan bertso saio berezia, Koldo Mitxelena Patioan, Xenpelar bertso eskolak antolatuta.
-
Uztailak 19: 20:00etan Hau Bizi Poza Jaialdia, Niessen Kulturgunean, Furius- Jai Tokik antolatuta.
-
Uztailak 29 – abuztuak 1 egun osoko programazioa ORERETAKO MAKARENAK, Agirre Lehendakariaren plazan Oaingozhau mugimenduak antolatuta.
- Uztailak 29: 17:30 Bakarrizketa Nekatuak Antton Telleria; 19:30 Kontzertua Jon Gurrutxaga & Urbil Artola; 21:30 Kontzertua, Komunetik.
- Uztailak 30: 17:00 Bakarrizketa Luze edo motz Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai; 19:00 Kontzertua Mugan; 21:00 Kontzertua Nikotina; 23:00 Kontzertua Kilima.
- Uztailak 31: 12:00 Kontzertua Maialen Aristegi; 15:00 Kontzertua Berta Pino; 17:30 Kontzertua Erronka; 20:00 Kontzertua Yogurina Boroba; 23:00 Kontzertua Era batera.
- Abuztuak 1: 12:00 Ipuin Kontalaria: Maider Galartza; 15:00 Kontzertua: Ilargi taldea; 17:00 Kontzertua : Andoni Oilokiegi; 20:00 Kontzertua: Iratzar taldea.
-
Uztailak 1: 12:00etan Etxekoak Dantzan, Koldo Mitxelena patioan, Furius- Jai Toki eta Oarsoirriakek antolatuta.
-
Uztailak 31: 22:30ean San Inazio Kontzertua, Koldo Mitxelena Pation, EMKEk antolatuta.
-
Abuztuak 7: 11:30-13:30/ 17:00-20:00 SLOT – Scalextric Iztietako Diputazio plazan Hobby Carsek antolatuta.
-
Abuztuak 7: 17:00 + 21:00, ‘Hau ez da Indiorock kontzertuak: Eneritz Furiyak + Hegazkin, Silicies Grizzlis + Katanga Dub Miguel Irastorza.
-
Abuztuak 8: 11:30-13:30/ 17:00-20:00 SLOT – Scalextric Pablo Sorozabal plazan, Hobby Carsek antolatuta.
-
Abuztuak 28: 19:00etan Parkean Yo he bailado, Summer2021uda Arramendin, YHBek antolatuta.